XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Haustura hauskorraren lehenengo ikerketak karbono urriko altzairu ferritikoekin egin ziren.

=mCm=ahon eta Cohen-ek BCC egituraren haustura hauskorra karburo baten hausturarekin erlazionatuta zegoela frogatu zuten.

Emaitza horietan oinarrituta, dislokazio-pilaketa dela eta, karburo baten hausturan sortutako mikropitzaduraren ferrita-alean zeharreko hedapena gertatzeko, honako adierazpena proposatzen da:

non ondorengoak betetzen baitira: haustura hauskorra sortzeko behar den tentsioa; pitzadura hedatzeko behar den gainazal-energia; partikularen tamaina

Gaur egun esfoliazioaren prozesua askoz konplexuagoa dela onartzen da.

Karburoak ez ezik, beste zenbait elementu hauskor ere dira pitzaduren sortzaile.

Hauen artean, inklusioak eta fase hauskorrak daude. Gainera, mikropitzadura ale batetik bestera hedatzean {100} esfoliazio-planoen arabera, norabidez aldatzen da hedatzearekin batera.

Zenbait kasutan, norabide-aldaketa horren ondorioz, mikropitzadura geldiarazi egiten da.

Beraz, haustura hauskorrak aurrera jarraitzeko, adierazpenak definitzen duen tentsio minimoaren baldintza ale-muga desberdinetan zehar behintzat bete behar da.

Ale-muga batzuk gainditu ondoren, mikropitzadurak nahikoa tamaina du, tentsio lokalaren laguntzaz haustura katastrofikoa sortzeko.

BCC metal baten portaera haustura hauskorratik haustura harikorrera aldatzen da tenperaturaren arabera.

Tenperatura baxuetan, (5) adierazpenean azaltzen den energiaren balioa nahikoa txikia da.

Haren balioa 5 J/m2-koa izaten da eta bereziki, gainazal berria sortzeko behar den energia da.

Tenperatura igotzen denean aldiz, plastikotasunak gero eta garrantzi handiagoa hartzen du.

Ondorioz, bi osagai desberdinez osatura dagoela kontutan hartu behar da, hots, gainazal-energiaz eta energia plastikoaz.

Egoera horretan, haren balioa 300 J/m2 baino handiagoa izan daiteke.

(5) adierazpenaren arabera, haustura hauskorra aurrera jarraitzeko aplikatu behar den tentsioa askoz handiagoa da.

Baldintza hori betetzen ez denean, deformazio plastikoa nahikoa handia izaten da eta haustura harikorraren mekanismoak garatzen dira.

Haustura harikorra haustura hauskorra baino errezagoa da eta elkarren arteko lehia gertatzen da.

Orohar, haustura hauskorretik haustura harikorrerako aldaketa ez da bapatekoa, eta tenperatura-tarte batean bi haustura-mekaniskoak batera azaltzen dira.